martes, 7 de febrero de 2017

ESKOLA BIZIPENAK

"Argazki elkarrizketa" baten bitartez, lehen hezkuntza etapari erreferentzia egiten dioten 10 argazki inguru komentatzera pasatuko naiz.

Eskola kirola
Eskolako kirolaz hitz egitean, esan beharra dago astean zehar bi entrenamendu genituela eta asteburuetan ondartzan futboleko partidua jokatzen genuela astero. Guztia ematen genuen zelaian goiburu batekin: "Jo ta ke irabazi arte", gure eskolako koloreak defendatuz. Gainera, eskola kanpoko ekintza honen bitartez hainbat balore ikasten genituen: errespetua, lehiakortasuna, talde lana, sentimenduen adierazpena, bizikidetasuna, adiskidetasuna, dibertsioa, kiroltasuna, galtzen jakitea...

Gimnasiako klaseak
Bigarren argazki hau, bat dator eskola kirolarekin, azkenean balore nahiko berdinak ikasten genituen. Eskola orduetako unerik gogokoenetarikoa zen niretzat, patioa bezalakoa zelako, hauetan futbolera edo saskibaloira jokatzen genuelako beti. Gimnasiako irakasleari esker (Iker), gaur egun kirola egitea oso gustukoa dut eta era berean, beste zenbait kirol gustatzera animatzen gintuen hauek gimasiako klaseetan praktikatuz, eta euskal kirolen mundua erakutsiz.

Inauteriak
Zenbait panpin, txapela, jantzi eta irudimenaz baliatuz, inauterietan mozorratu ginen urte horretan. Honi esker, taldelana lantzen hasi ginen, honen garrantzia lan giro egoki bat izateko ikasiz. Horrez gain, euskal usadioak ikasten genituen txikitatik, inauteriak dibertigarriak bihurtzen.

Inauteriak
Inauterietako beste argazki bat jartzea garrantzitsua iruditu zait, urte horretako gaia asko gustatu zitzaidalako eta eragina eduki zuelako guregan: birziklatzea izan zen inauterietako gaia. Modu honetan, nola birziklatzen den ikasi genuen papera, plastikoa, beirazko boteilak, etab. Gainera, ekintza honen ondorioz, etxean ere birzikatzen hasi ginen.

Danborrada
Eskolan Donostiako hainbat tradizio ikasten genituen, garrantzitsuena Danborrada zen. Ohitura hau musikako irakasgaian praktikatzen hasi ginen eta gero Donostiako kaleetan praktikan jartzen genuen, benetan oso momentu alaiak ziren. Hain gustura egiten genuen, gaur egun ere ohitura hori jarraitzen dugu egiten urtero.

Musika
Musikako ikasgaian, instrumentu ohikoena txirula jotzea zen, argazkian argi ikusi daiteken bezala. Astero abesti berri bat ikasten genuen eta benetan interesgarria bihurtzen zuen ikasgaia, teoria eman beharrean, praktikan ematen genuen guztia. Ildo beretik, gu motibatzeko irakaleak (Idoiak) egiten zuena guztiok akatsik gabe jotzen bagenuen abesti osoa, hurrengo klasean gozokiak ekartzen zizkigun. Era berean, ikasgai honen bitartez gitarra gustuko nuela ikasi nuen eta matematikan ona ez izan arren, musikan ona nintzela pozik jartzen ninduen.

Eskolako antzerkia
Eskolako antzerkian, irudimena eta sormena lantzeko, ikasturteko lehengo asteetan gidoia idazten genuen guztion artean, irakaslearen laguntzarekin. Antzerkiaren bitartez autoesmima eta autokonfiantza handitzen zen pertsona bakoitzean, talde lana sustatzen zen guztiok errespetuz parte hartzen, lotsa galtzen laguntzen zuen, ahoskera eta irakurmena lantzen zen, etab.

Eskolako autobusa
Eskolako autobusa benetan maite genuen leku bat zen. Han abestu, txisteak kontatu, pelikulak ikusi etab. gauza egiten genituen. bidaia entretenigarria izan zedin. Era berean, gure artean harreman estuak sortzen genituen, bai ikasleen artean bai irakasleekin, bertan orduak eta orduak igarotzen genituelako elkarrekin.


Esperientzia guzti hauek eragin dizkidate orain dudan maisu-maistra irudia sortzen. Nire maisu-maistra guztietatik honako ezaugarriekin geratezen naiz: ikasleekiko hurbiltasuna, irakasten ari direnaren zaletasuna, alai zeudela egunero, pazientzia zeukatela gauzak esplikatzeko garaian, aditsuak zirela, metodo anitzen erabilpena teoria azaltzeko, maitasuna frogatzen zutela ikasle eta irakasleekin, etab. Baina gauza guztietatik garrantzitsuena ikasleekiko hurbiltasuna da, eta nire lehen hezkuntzako etapan benetan hori sentitu nuen, ondorioz, batxilergoko graduazioan haiei gonbidatzea erabaki genuen, ez baitzuten teoria ematen bakarrik, baizik eta gureganako maitasuna erakusten zuten, beheko argazkian ikusi dezakegun bezala.
Batxilergoko graduazioan LHko irakasle batzuekin




No hay comentarios:

Publicar un comentario